Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Laudio eta Errezilgon bertsoak izango dira aste honetan Hitzetik Hortzeran. Laudion Hezur Berriak bertso saio literarioa egin zuten Ane Labakak gidatuta. Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita aritu ziren kantuan. Errezilen urteroko bertso afaria egin zuten Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta. Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazu aritu ziren kantuan, librean zein Jon Gurrutxagak gaiak jarrita. 
Ane Labaka gonbidatua
Hezur berriak poema liburua argitaratu zuen urte hasieran Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak. Liburuari bigarren bizitza bat emateko asmoz, liburua bera oinarri eta abiapuntu hartuta bertso-saio literarioen zikloa antolatu du. Ane Labakak saio hauetarako bidelagun izan ditu Ines Osinaga musikaria eta ama diren bertsokideak. Hitzetik Hortzerako lan taldea Laudioko Ekintzen Faktorian egindako saioan egon da eta Ane Labakarekin hitz egin du bertso-saio literarioek duten berezitasunari buruz.
Ane Labakaren arabera “bi bederatzi hilabeteko” kontatzen ditu liburuak: bata, haurdun zegoenekoa eta, bestea, haurra izan eta ondorengo bederatzi hilabeteko aldia. Hezur berriak liburuaren sortze prozesuaz, prozesuan bizitako egoskorkeriaz, amatasunaz eta ama bakarrik izatearen beldurraz ere hitz egingo dute Ane Labakarekin; baita liburuak dituen ertzek bertso-saioetan gaiak jartzeko eman dizkioten aukera desberdinei buruz ere.
Ines Osinagarekin ere hitz egingo du Mirari Martiarenak, Osinaga arduratu baita bertso saio literario hauetako atmosfera musikala sortzeaz. Amatasunak euskal musikaren panoraman duen lekuaz eta saioetako giroaz ere hitz egingo dute.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu