Manex Agirre Arriolabengoa - Elkarrizketa 2024-02-28
Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, 1982) 18-19 urterekin sortu zen Arabako Txapelketan kantari eta final guztietan egon da. Bidean bi aldiz jantzi du txapela. Aurtengo edizioan Aramaion finalerdia irabazi eta berriz ere finalean kantatzeko txartela irabazi du. Oro har, gustura gelditu da herrian egindako lanarekin. Aitortu du ordea, zalantzati ekin diola aurtengo txapelketari, bereziki Txapelketa Nagusiko esperientzia ez oso gozoak utzitako erresaka medio. Mamu batzuk uxatu behar izan dituela dio eta bertso eskola giroak asko lagundu diola horretan.
Bertso jarriak 2026-10-15
Urriaren 15ean 2026-10-13