Urriaren 15ean 2026-10-13

"Desinfokrazia edo demokrazia?" izenburuko bertso saioa pobreziaren astean

"Desinfokrazia edo demokrazia?" izenburuko bertso saioa pobreziaren astean
Zero pobrezia plataformak eta Donostia kulturak elkarlanean antolatu dute bertso saioa Lugaritz kultur etxean. Ostegun honetan izango da iluntzeko 19:00etan eta sarrera doan. Aner Peritz Manterola eta Alaia Martin Etxebeste izango dira kantuan, Imanol Artola "Felix" gai emaile dutela.

Bulo edo gezurren zabalpena, autoritarismoaren gorakada, txiroenganako mesfidantza... egungo gizarteko joera, arazo eta erronkei bertsoz egingo diete aurre ostegun honetan Donostian Alaia Martin eta Aner Peritzek. Pobreziaren aurkako astearen barnean antolatutako saioa da eta Zero Pobrezia plataformatik azpimarratu dute bizi ditugun garaiei buruz gogoeta egiteko aukera paregabea izango dela bertso saioa, kiritikatik, umoretik eta ertz ezberdinei begira. Urriak 15, ostegunean, 19:00etan da hitzordua, Lugaritz kultur etxean. Sarrera doakoa da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza