Bertso jarriak 2026-10-15

Bertsolari aldizkariaren bertso-paper lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Bertsolari aldizkariaren bertso-paper lehiaketan parte hartzeko azken egunak
Bertsolari aldizkariak 30 urte betetzen ditu eta seigarrenez antolatu du bertso idatzien lehiaketa

Bertsolari aldizkariaren VI. Bertso idatzi lehiaketak bi kategoria bereizten ditu: 14 urte artekoak 14 barne, eta hortik gorakoak edo helduak. Launa bertso aurkeztu beharko dituzte parte hartzen dutenek nahi duten neurri eta doinuan baina gaia aurrez emana dago. Gazteen kategorian "mugikorra" da gaia, helduen kategorian "oldarraldia". Urriaren 19, asteleheneko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira bertso jarriak administrazioa@bertsolari.eus helbidera.

Aldizkaritik zehaztu dutenez, Bertsoak bidaltzerakoan izen-abizenak, herria, helbidea eta adina jarri behar dira eta Word edo pdf formatuan bidali behar dira. Epaimahaia Iñaki Murua, Ekaitz Goikoetxea eta Eli Pagola bertsolariek osatuko dute. 

Sariak hauek dira:

Gaztetxoak
Lehen saria: Basabere erreskate zentroa ezagutzeko 10 sarrera, bisita librea (Lezaun, Nafarroa)
Bigarren saria: Puntutan arropa dendan gastatzeko 100€-ko bonoa.


Helduak
Lehen saria: asteburu bat Aritzaleku kanpineko bungalou batean (Lerate, Nafarroa).
Bigarren saria: Zarauzko Arte eta Historia Museorako bi sarrera eta TxikiPoliten bi lagunentzako otordua.


Opari bat ere izango dute, partehartzaile guztiei ARDITUTAKOAK (Mikel Begoña eta Adur Larrea, 2017) komikiaren ale bat oparituko zaie.