"Nafarroako Bertsozale Elkartea, iragana, oraina eta etorkizuna" 2009-10-20

Hitzaldia egingo da gaur Iruñean

Erraldoien txokoan izango da ekitaldia, iluntzeko 20etan. Joxema Leitza, Bittor Elizagoien eta Lontxo Aburuza izango dira hizlari.
 Aurten 25 urte beteko dira Nafarroako Bertsozale Elkartea sortu zenetik. Urte horietan zehar Nafarroako Bertsozale Elkartean lanean aritu diren hiru pertsonak hitzaldia emango dute gaur Iruñean:

 Joxema Leitza
 Bittor Elizagoien
 Lontxo Aburuza

 Erraldoien txokoan izango da hitzaldia, iluntzeko 20etan. Izenburua, berriz, honakoa: "Nafarroako Bertsozale Elkartea, iragana, oraina eta etorkizuna".

 Bertsoaroaren barruan kokatu behar da gaurko ekitaldia. Gaurkoaren ondoren, honako saio hauek izango dira:

 URRIAREN 22a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saioa:
  Eneko Lazkoz
  Jon Elizetxe
  Xabier Terreros
  Jone Uria
  Miren Amuriza
  Aitzol Barandiaran

 URRIAREN 29a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saio berezia
  Nafarroako Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko antolatutako saioa da. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:
   Salbador Madariaga
   Manolo Arozena
   Bittor Elizagoien
   Xabier Silveira
   Julen Zelaieta
   Saioa Alkaiza

 AZAROAREN 3a, ASTEARTEA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Suzko Lilia
  Hedoi Etxartek eta Andoni Ercillak poesia errezitaldia egingo dute, Hedoi Etxarteren liburuan oinarrituta.

 AZAROAREN 5a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saioa:
  Julio Soto
  Erika Lagoma
  Andoni Egaña
  Igor Elortza
  Amets Arzallus
  Maialen Lujanbio

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri