Maite Aristegi eta Ana Mezo - Bertsopentsiotan ekimeneko antolatzaileak 2024-03-05

«Arrakasta hau ikusita Bertsopentsiotan proiektuak jarraipena izango du»

Pentsiodunen aldarrikapenean bertsoak beti izan du tokia eta hari horri tiraka bertso jarrien lehiaketa antolatu du EHko Pentsiodunen Mugimenduak. 60 lan eta 400 lagun bildu zituen Tolosan joan den ostiralean.

I. Bertsopentsiotan bertso jarri lehiaketak ekimenak aparteko arrakasta izan du, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren eskutik. Kulturgintzari ekarpen gisa planteatu dute proiektua eta 400 lagun bildu dituzte Tolosan bertsoaren bueltan. Iazko udazkenenean jarri zuten martxan ekimena eta ostiralean egin zuten sari banaketa ekitaldia Tolosako Zerkausi plaza lepo beteta.

Bat-bateko bertsoak eta bertso jarriak ekitaldian
Bertsopentsiotan ekimeneko sari banaketan bat-bateko bertsoak eta bertso jarriek izan zuten tokian. Anjel Mari Peñagarikano eta Millan Telleriak librean egin zuten saio bat bazkalondoan, pentsiodunen gaian zentratatuta. Ondoren, bertso sortak egin zituzten guztien diploma bana eman zieten, egindako lanaren aitortzan. 60 lanetik lau sari banatu ziren eta bost sortek aipamen berezia jaso zuten. Rikardo Gonzalez de Duranak irabazi zuen lehen saria.

Maite Aristegi eta Ana Mezo dira antolakuntzan ibili direnetako eta Bertsoa.eus-ek bien ahotik jaso ditu proiektuaren helburuak eta nondik norakoak.

Bertsoa.eus-ek bertso sarituetako lagin bat sareratuko du datozen egutenetan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu