Manex Agirre Arriolabengoa- Balorazioa 2024-03-18

«Iruditzen zait finala goian bukatu dela»

Manex Agirrek txapelketari agur esan dio ia 25 urteko bidea eginda.

Manex Agirrek larunbatean esan zion agur txapelketari, bukaerako agurrean. Aramaiorra gustura gelditu da egindako lanarekin eta batez ere finala goian amaitu izana azpimarratu du.