Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa berraktibazio fasean kokatu du Elkarteak, haurren bertso-eskolen 50. urteurrenean.

Geroz eta gutxiago falta da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren udaberriko faserako. Testuinguru berezian dator aurtengo edizioa: pandemiaren ondoreneko garaian eta umeen bertso-eskolen 50. urteurrenaren testuinguruan.

Mikel Artola Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak berraktibazio testuinguru horretan kokatu du aurtengo txapelketa. Badu beste testuinguru zabalago bat ere: Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen partetik bertso plazan eragiteko erabakia, Eskolartekoa, Gelatik Plazara sariketa gaztetxoentzat eta Bertso Eskolen Eguna, Aretxabaletan egingo dena, apirilaren 28an, 50. urteurrenarekin lotuta.

Artolaren hitzetan, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen ikuspegitik titularra da Gipuzkoan 10 urtetik hasi eta 50 urte bitarteko bertsolari kopuru oso zabalak kantatuko duela udaberrian Gelatik Plazaran, Eskolartekoan zein Gipuzkoako Txapelketan. Elkartearentzat hiruak jo ditu garrantzitsutzak.


Osotasun horretan kokatu du Artolak Gipuzkoako Txapelketa eta bereziki udaberriko fasea. Bertso eskoletatik gertuen dagoen fase gisa irudikatu du.


Udaberriko fasea indartzeko helburuz bi utzulitara egingo da. Lehen itzulia ostegun-ostiraletan jokatuko da eta bigarren larunbat-igandetan. Artolak Bertsogintza Taldearen garrantzia azpimarratu du. Ariketetan bada zenbait berrikuntzan, esaterako, ganbarako lana saioaren erdialdera ekarriko dute.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak apirilaren bigarren astean iragarriko ditu saioetako datak eta herriak.

 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu