Larunbatean jokatu zen Arrigorriagan 2024-05-27

Kelmene Abaitua Bizkaiko Eskolarteko txapeldun

Kelmene Abaitua Bizkaiko Eskolarteko txapeldun
Ekhi Zuluaga gelditu da bigarren eta biek kantatuko dute Euskal Herriko finalean Arantzan. 200 gaztetik gora izan ziren idatzizko finaletan.

Kelmene Abaitua berriztarrak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapela eta Ekhi Zuluaga gelditu da txapeldunorde. Larunbatean jokatu zen finala Arrigorriagan. Bat-bateko zein idatzizko alorretan jokatu zen eskolartekoa eta 200 gaztetik gora izan ziren ziren parte hartzaile, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimenean.


Goizeko 10:00etan hasi zen Eskolartekoa idatzizkoarekin. Aurretik ikastetxe eta herrietan egin dituzte aurrekanporaketak. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa.

Ondoren, bat-batekoaren txanda izan zen. 18 bertsolarik hartu dute aurten parte eta aurreko asteetan jokatutako hiru kanporaketetan honako zortzi bertsolariak sailkatu ziren finalerako:

    Aiala Irurtia Montero (Arantzazu)
    Eider Fernandez Aranburu (Bermeo)
    Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre)
    Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima)
    Garazi Uriarte Alonso (Berriz)
    Iradi Barrenetxea (Artea)
    Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz)
    Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)

Abaitua eta Zuluaga sailkatu ziren buruz-bururako eta berriztarrak eraman zuen txapela. Txapeldunari Oihana Bartra Arenas bertsolariak jantzi zion txapela. Euskal Herriko finalean biak izango dira, ekainaren15ean Arantzan.

Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu zen. Epaimahaian, Mirari Azula Aurrekoetxea, Ainhoa Arregi Elosua eta Juanjo Respaldiza Ozaeta. Idazkari, Ariane Elejabarrieta.

Sari banaketan, Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Josune Bañales Regulez Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko lehendakariak ere hartu zuten parte.


Idatzizko sariketako saridunak:

LH 5
1. Saria: Laia Azkona Intxausti. Muskizko ikastola. Muskiz
2. Saria: Urko Ibañez Terreros. Eduardo Eskartzaga. Gordexola
3. Saria: Markel Marcos Ros. Betiko Ikastola. Leioa

LH 6
1. Saria: Araitz Elortza Gastañazatorre. Maiztegi ikastetxea. Iurreta
2. Saria: June Gondra Bilbao. Eleizalde ikastola. Bermeo
3. Saria: Amaia Atxalandabaso. Legarda eskola. Mungia

DBH1
1. Saria: Jare Baliño Campelo. Solokoetxe BHI. Bilbo
2. Saria: Maia Etxabe Goikoetxea. Txorierri BHI. Derio
3. Saria: Maddi Vilela Mujika. Andra Mari Ikastola. Zornotza

DBH2
1. Saria: Malen Ibarzabal Gerrikagoitia. Markina BHI. Ziortza-Bolibar
2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga. Arratia BHI. Arantzazu
3. Saria: Amaiur Betanzos Caminos. Urretxindorra ikastola. Bilbo

DBH3-DBH4-Batxilergoa
1. Saria: Joseba De Rueda Berazaluze. Juan Orobiogoitia. Iurreta
2. Saria: Libe Arauzo Bilbao. Arratia BHI. Igorre
3. Saria: Beñat Enbeita Basterra. Seber Altube. Gernika-Lumo

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri