Eskolarteko Txapelketa azken txanpan 2024-05-28

Ekainaren 15ean jokatuko da Euskal Herriko eskolartekoa Arantzan, arratsaldez

Ekainaren 15ean jokatuko da Euskal Herriko eskolartekoa Arantzan, arratsaldez

Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa Arantzan jokatuko da aurten, Iurretari lekukoa hartuta. Ekainaren 15ean izango da, larunbatez, baina aurten arratsaldez, aspaldian ez bezala. Arantzako frontoian da hitzordua eta doakoa da sarrera. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute Eskolartekoa lankidetzan eta Arantzako Udalaren laguntza du.

Parte hartzaile gehienak erabakita
Eskolarteko finalisten zerrenda oso aurreratuta dago eta larunbatean erakiko dira Iparraldeko ordezkariak Gazte Xilaba jokatuta. Gipuzkoatik, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga ariko dira; Nafarroatik, Kattin Maddariaga eta Kattalin Lizarraga; Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia; eta Bizkaitik Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga.

Larunbatean Itsasun jokatuko da Gazte Xilaba Sanoki gelan, 10:00etan hasita.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza