Podcasta 2026-11-06

Xan Alkhat-en gidaritzapean, ibilbide oparoa egiten ari den Podcasta da Bertsolari Bertsozale. Saioaren aurkezpen lerroetan dioen bezala, “bertsolariek eta bertsozaleek bertsolaritza eta bertsoa biziarazten dituzte. Bakoitzak harreman eta historia desberdinak ditu. Bertsolari Bertsozale podacastak, bakoitzaren bizipenak biltzea du xede. Jendearen ezagutza egiteko beste modu bat.”
Guztiak eskura
Atal guzti guztiak eskura daude Bertsoa.eus-en, bertsolaritzaren aniztasuna islatzen duten testigantzekin. Izan ere urteotan euren bizipenen berri eman dute Mixel Aire zenak, Andoni Egañak, Iratxe Ibarrak, Ane Zuazubiskarrek, Maika Etxekoparrek edo azkena Nahia Etxeberriak. Adin, ibilbide eta bertsoa bizitzeko molde ezberdinak batzen dira atalez atal.
Sariketak 2026-11-04
Igotz Alkorta Irastortza
EHBT26 2026-10-31
Ane Zuazubiskar Iñarra