Iñaki Viñaspre, Jagoba Apaolaza, Mikel Artola, Saioa Alkaitza, Ekhi Erremundegi eta Maddalen Arzallus ariko dira kantuan, Izarrako Gaztetxean. Iluntzeko 20:30etan hasiko da saioa.
Aurten ere Bertxoko sariketa jokatuko da. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Hala Bedi Irratiak antolatutako ekimena da. 25 urte arteko Arabako bertsolari gazteei saioak ematea da helburua. Horretarako, beste herrialdeetako bertsolariekin nahasten dituzte, esperientzia hartze aldera.
Orain dela bi urte jokatu zen lehenengo aldiz txapelketa hau. Ordura arte Bagare saria jokatzen zen.
Bertsolariek ariketa bereziak egin beharko dituzte. Hasierako agurra puntuagarria izango da, eta kantu ezagun baten doinuan egin beharko dute. Horrez gain, bakarkako lanean argazki bati kantatu beharko diote bertsolariek. Finalean, berriz, bideo bat izango dute gaia. 10eko txikiko lana kartzelan egingo dute, eszena baten barruan kokatuta.
Hiru kanporaketa jokatuko dira, 18 bertsolarirekin:
AZAROAREN 6a, OSTIRALA
Izarrako Gaztetxean, 20:30etan
Iñaki Viñaspre
Jagoba Apaolaza
Mikel Artola
Saioa Alkaitza
Ekhi Erremundegi
Maddalen Arzallus
Gaiak Lierni Altunak jarriko ditu
AZAROAREN 13a, OSTIRALA
Zalduondoko txokoan, 20:30etan
Miren Amuriza
Ander Solozabal
Izar Mendiguren
Jokin Labayen
Jon Elizetxe
Xabi Igoa
Andere Arriolabengoa izango da aurkezle
AZAROAREN 19a, OSTIRALA
Gasteizko Errexala elkartean, 20:30etan
Ekaitz Samaniego
Enaitz Alustiza
Aitor Urbieta
Julio Soto
Jone Uria
Iker Agirre
Gai-emailea Idoia Beitia izango da
Finala ABENDUAREN 4an jokatuko dute, ostiralez, Aramaioko Iturrieta sagardotegian iluntzeko 20:30etan. Manex Agirre izango da aurkezle.