17 urtetik gorakoentzat Zapirain anaiak sariketa izango da. Hortik beherakoentzat, berriz, Ibon Zabala saria. Bietan gaiak libreak izango dira.
Errenteriako Xenpelar Bertso Eskolak bi bertsopaper lehiaketa jarri ditu martxan.
17 urte edo gehiago dituztenek ZAPIRAIN ANAIAK sarian parte hartu ahal izango dute. Sortak idazteko gaia librea izango da. Gutxienez 8 bertso idatzi beharko dira, eta gehienez 14. Honako hauek izango dira sariak:
-Irabazleak 500 euro eta oroigarria
-Bigarrenak 250 euro
16 urte edo gutxiago dituztenek, berriz, IBON ZABALA sarian parte hartu ahal izango dute. Hauek gutxienez 4 eta gehienez 6 bertso idatzi beharko dituzte, gai librean. Sariak honako hauek izango dira:
-Irabazleak 120 euro eta oroigarria
-Bigarrenak 90 euro
-Hirugarrenak 60 euro
Bi sariketa hauetan lanak AZAROAREN 25a baino lehen bidali beharko dira. Horretarako, bi aukera daude.
Posta arruntaz bidaltzeko jatorrizko sorta eta bi kopia sartu beharko dira gutunazal itxi batean. Gutunazal honen kanpoaldean egilearen izengotia idatziko da. Barruan, berriz, zorro txikiago batean, egilearen izena, helbidea eta telefonoa agertu beharko dira. Honako hau da helbidea:
LAU HAIZETARA EUSKALDUNON ELKARTEA
XENPELAR BERTSO ESKOLA
Santxoenea, 2-1 181
20100 Errenteria-Orereta
Internet bidez ere bidali daitezke lanak. Kasu honetan bi dokumentu bidali beharko dira "doc" formatuan. Dokumentu batean bertsoak idatziko dira, eta bestean egilearen izena, helbidea eta telefonoa. Bi dokumentuetan agertu beharko da izengoitia. Lanak honako helbide honetara bidali behar dira: bulegoa@lauhaizetara.net
Lanek aurretik argitaratu edo saritu gabeak izan beharko dute.
Sariak abenduaren 27an banatuko dira, eta sarituek sortako bertsoak kantatu beharko dituzte.