Haira Aizpuruarekin buruz burukoa jokatuta 2024-06-10
Jone Uria Albizurik irabazi du IV. Señora Sariketa, Haira Aizpurua Ibargarairekin buruz burukoa jokatuta. Portugaleten jokatu zen larunbatean, 100 bertsozale inguru bilduta. Aurtengo edizioa saio bakarrera jokatu da eta zortzi bertsolari aritu dira kantuan: Maialen Akizu Bidegain, Ane Zuazubiskar Iñarra, Araitz Katarain Mugarza, Ibai Lekuona Darceles, Eukene de los Aires Amundarain, Irati Majuelo Itoiz, Jone Uria Albizuri eta Haira Aizpurua Ibargarai. Idoia Anzorandia Kareaga aritu zen gai-jartzaile lanetan.
Sariketak hiru atal izan zituen. Zortzi bertsolarien egin beharreko lan puntuagarriak eginda, lau pasa ziren bigarren fasera: Irati Majuelo, Maialen Akizu, Jone Uria eta Haira Aizpurua. Ondoren, buruz burukora Uria eta Aizpurua eta algortarrak eraman zuen pamela.
Jone Uriari Maider Arregi iazko irabazleak jantzi zion Pamela.
Eukene de los Aires Amundarainek eraman zuen Tokado saria, bihotzera gehien iristen den bertsolariari ematen zaiona.
Egunean zehar bertso poteoa izan Bertsozale Elkartearen Ahalduntze Bertso Eskola Feministako kideen eskutik.
Astean zehar Señorako Sariketako bertsoaldi hautaketa eskainiko du Bertsoak.
Bertso eskoletarako material berria Bertsoeskola.eus-en 2024-10-09
Gipuzkoako Txapelketa - Eli Pagola Apezetxea 2024-09-24
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-09-19
Larunbat honetan hasiko da denboraldi berria 2024-09-12