Sariketak 2026-11-13

Errexil sariketako bigarren saioa gaur Urruñan

Errexil sariketako bigarren saioa gaur Urruñan
Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik hirugarren edizioa du Errexil sariketak Urruñan. Gaur 19:00etan da saioa Urruñako postako gelan.

Euskal Herri osoko 12 bertsolari ari dira sariketan parte hartzen. Urriaren 30ean izan zen lehen saioa eta Eneko Abasolo "Abarkas" izan zen garaile. Gaur sei bertsolari hauek ariko dira Urruñan: Lurdes Ondaro, Xabi Maia, Manex Agirre, Haira Aizpurua, Oihana Arana eta Mizel Mateo. Gai-jartzaile lanak Joana Halsouet-ek egingo ditu. Bi saioetako lehen bi sailkatuek finalerako txartela lortuko dute zuzenean eta seikotea osatzeko geratzen diren beste bi lekuak puntuen arabera erabakiko dira. Lehen saiotik "Abarkas"-ez gain, Irati Alcantarilla igaro zen finalera. Gaurkorako sarrera ere doakoa da.