Finala ekainaren 22an Muxikan 2024-06-10

Maddi Aiestaran eta Asier Galarza irabazle Argi Baltzako kanporaketetan

Maddi Aiestaran eta Asier Galarza irabazle Argi Baltzako kanporaketetan
Argi Baltza sariketako hirugarren eta azken kanporaketa datorren igandean jokatuko da Mendatan eta honako sei bertsolariok ariko dira kantuan: Eli Pagola, Koldo Gezuraga, Iker Uriarte, Iruri Altzerreka, Paule Loizaga eta Pello Molinueno.

Aurrera doa Argi Baltza sariketa eta bi kanporaketa jokatuta hasi dira finelera begira gauzak argitzen. Asier Galarzak irabazi zuen lehen kanporaketa Gautegiz-Arteagan. Gorka Pagonabarraga gelditu zen bigarren eta Ekhiñe Zapiain hirugarren.


Atzo Ajangizen Maddi Aiestaranek irabazi zuen kanporaketa. Xabat Illarregi gelditu zen bigarren eta Irantzu Idoate hirugarren.



Azken kanporaketa domekan Mendatan
Argi Baltza sariketako hirugarren kanporaketa igandean jokatuko da Mendatan eta honako sei bertsolariok ariko dira kantuan: Eli Pagola, Koldo Gezuraga, Iker Uriarte, Iruri Altzerreka, Paule Loizaga eta Pello Molinueno.

Finala Muxikan ekainaren 22an
IV. Argi Baltza Sariketaren finala Muxikan jokatuko da ekainaren 22an. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza