2020an egin zuen eskaera Bertsozale Elkarteak 2024-06-11

Bertsolaritza interes kultural inmaterialeko ondare izendatu du Eusko Jaurlaritzak

Bertsolaritza interes kultural inmaterialeko ondare izendatu du Eusko Jaurlaritzak
Honenbestez, Bertsolaritzak Euskal Herri osoan du Kultur Ondare izendapena. Nafarroan lortu zuen lehenik 2018an eta Ipar Euskal Herrian ondoren, 2022an.

Bertsolaritza kultura-ondare izendatu du Eusko Jaurlaritzak, Bertsozale Elkarteak 2020an egindako eskaerari bide emanda. Ondare immaterialak dituen ezaugarriak aitortzen zaizkio Eusko Jaurlaritzak bertsolaritzari, balio handiko ondare egiten dutenak: belaunaldiz belaunaldi helarazia, komunitateei identitate sentimendua ematen diena, eta kultura aniztasunarekiko eta giza sorkuntzarekiko errespetua areagotzeko laguntza ematen duena. Era berean, babesteko neurriak ere aitortzen zaizkio Bertsolaritzari. Besteak beste, komunikazio eta publizitate kanpainak, prestakuntza programak edota beste administrazio batzuekiko hitzarmenak. Bertsolaritza Euskal Autonomia Erkidegoa gainditzen duen jarduera izanik, kooperazio akordioak ere aipatzen dira Nafarroako Gobernuarekin eta Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoarekin. Eusko Jaurlaritzak kultur ondare izendatzen duen lehen kultur adierazpidea da Bertsolaritza.

20 urteko bidea
Unescok Kultura Ondare Immateriala babesteko 2003ko Konbentzioa onartuta, bultzada eman zion ondare immaterialaren aitorpen juridikoari eta Bertsozale Elkarteak hogei urteko bidea darama administrazioek Bertsolaritza ondaretzat har dezaten. Nazioarteko erakundeak kultura-ondare immaterialaren inbentarioa egiteko eta jendearen esku jartzeko prozesua gomendatzen du; inbentarioa inbentariatutako kultura ondare immateriala babesteko plan zehatzak formulatzeko oinarri izan daiteke. Konbentzio horretan oinarrituta, administrazio bakoitzak bere legeria garatu du, eta horren baitan egin du eskaera Bertsozale Elkarteak eta eskuratu du izendapena bertsolaritzak lurralde administrazio ezberdinetan: Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko lurraldeei zegokien izendapena lortuta, orain eskuratu du bertsolaritzak kultura ondare immaterial izendapena EAEn, 2020an Bertsozale Elkarteak egin zuen eskaerari erantzunez.

Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, "aitortza izanagatik, lanean jarraituko dugu Bertsozale Elkartean. Elkarteak bere egitekoan barneratuta du bertsolaritza zaintzeko betebeharra, hezkuntzan, plazan edota ikerkuntzan egiten duen lanaren bidez, eta kulturgintzan, euskalgintzan edota nazioarteko erakundeekin dituen elkarlanen bidez. Eta noski, bertsolaritzaren ekosistema osatzen duten bertsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile, bertso-eskola, elkarteko bazkide eta zaleei esker".

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu