'Emakumeen haria' jaialdian kantatutako bertsoaldia Amasa-Villabonan 2024-06-20

Ama izan eta oholtzarako itzulera zortziko txikian, Oihana Iguaran eta Alaia Martinen ahotan

Amaia Agirrek jarri zien gaia eta bertsoaldi hau osatu zuen 'Zure bular politak' zortziko txikiko doinuan.

Amatasuna eta oholtzalarako itzulera jarri zien gaitzat Amaia Agirrek Alaia Martin eta Oihana Iguarani, Amasa-Villabonan ekainaren 7an egindako Emakumeen haria jaialdian. Bi bertsolariak bitan pasa dira esperientzia horretatik. Martinen kasuan, duela gutxi hasi da berriro plazaz bigarrenez ama izan da. Xabier Leteren Zure bular politak zortzikoko txikiko doinuan plazaratu zituzten bere barne kopapiloak bertsoaldi ederra josiz.

Biok itzuli gera/bi aldiz zehazki hasi zuen bertsoaldia Iguaranek. Nik ez dakit seguru/itzuli ote naizen erantzun zion Martinen hurrengo bertsoan. Horrela deskritatu zuen Iguaranen barne aldartea: Norberarekin edo/haurrekin zorretan. Alaiaren galdera bertsoa hasteko: Amontzako eskura/al da elitea? Iguaranek: Ni burua izaten det askotan orroka. Martinen erantzun: kulpa josten baitabil sistema osoa. Bukatzeko Iguaranek ezeroso egiten zait miresmena ere. Alaiaren azken bertsoa: Superwoman figurak egiten du kalte/(...) baina saiatuko naiz posible den arte.

Hemen bat-bateko bertsoaldi osoa transkribatuta

Oihana Iguaran Barandiaran

Biok itzuli gera
bi aldiz zehazki
oholtzapean pasata
nonbait nahiko asti
baina kanpokoentzat
zenbat da noiz aski
besteentzat beti bat
egoten da gaizki

Alaia Martin Etxebeste

Zalantza izaten dut
ahalik eta maizen
jasotako etekin
edota emaitzen
nahiz bi ume joan diren
bi ume bi izen
nik ez dakit seguru
itzuli ote naizen


Oihana Iguaran Barandiaran

Galduta gaudelako
bide zidorretan
burua nola jarri
hitzezko obretan
Norberarekin edo
haurrekin zorretan
burua ta gorputza
ez dagon horretan

Oihana Iguaran Barandiaran

Amontzako eskura
al da elitea
kanpoak zein barruak
nork du agintea
nire erabakia
izan da sinplea
gorputzari bakarrik
kasu egitea

Oihana Iguaran Barandiaran

Baina gorputzan sarri
lasai jarri soka
tenkatu egiten da
ta barne borroka
gorputza haurrekin ta
buruan errota
ni burua izaten det
askotan orroka

Oihana Iguaran Barandiaran

Burua da pizti bat
hain kuriosoa
hain desorbitatua
ta deserosoa
baina ze esango dizut
ba ez dela goxoa
kulpa josten baitabil
sistema osoa

Oihana Iguaran Barandiaran
Ta kulpak lausotzen du
begi aurreko bista
ihesi nola egin
oholtzarako pista
hitzak erdizka ostatuz
hementxe gabiltz ta
sentituaz bi gauza
daudela erdizka


Alaia Martin Etxebeste

Ta bitartean kulpa
ta ume karraio
non utzi duzu haurra
ene ze arraio
kaixo esan orduko
esan behar da aio
ta azalpena norbaiti
eman beha zaio

Oihana Iguaran Barandiaran

Eta batzuk animoz
egin nahi mesede
diote ze txapeldun
ta oholtzan ze trebe
nahiz epaiak min eman
askotan halere
ezeroso egiten zait
miresmena ere

Alaia Martin Etxebeste

Superwoman figurak
egiten du kalte
nahiz izan aski indar
eta borondate
bidea ez da hain lau
ta hain jolas parke
baina saiatuko naiz
posible den arte

Albiste gehiago

Lanarteak plazaratuta Euskararen Egunaren harira 2024-12-03

Euskararen larrialdiari koplak