Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024 2024-09-02

Gipuzkoako Txapelketa ostegunean aurkeztu eta datorren astean hasiko da, Urretxun

Gipuzkoako Txapelketa ostegunean aurkeztu eta datorren astean hasiko da, Urretxun
Final-zortzirenetako zazpi saio jokatuko dira lehen fase honetan. Ostegunean aurkezpena Eskoriatzako Apotzaga auzoan, 18:30etan.

Ostegun honetan aurkeztu eta datorren astean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Urretxun. Irailaren 14an ekingo dio abenduaren 14 arteko bideari. Lehenik final-zortzirenetako zazpi saio jokatuko dira lehenengo fasean, urriak 5 bitartean. Asteburuko, bi. Lehenengo asteburuan larunbatean izango da Urretxukoa eta igandean Lasarte-Orian jokatuko da. Gainerako bostak, Lazkaon, Elgoibarren, Hondarribian, Andoainen eta Azpeitian izango dira, hurrenkera horretan. Ondoren, astebeteko atsedena eta urriaren 19an ekingo dio final-laurdenetako faseari.

24 bertsolari sailkatuko dira
Lehen fase honetan udaberriko sailkepen fasetik pasa direnek kantatuko dute eta final-laurdenetan sartuko dira aurreko finalistak. 42 bertsolarik kantatuko dute zazpi saiotan eta 24 sailkatuko dira final-laurdenetarako: saioko zazpi irabazleak eta hamazazpi puntuazioz.

Ganbara saio erdian eta bi gai, txandaka
Bertsolariek egin beharreko ariketen aldetik, ganbarako lanaren kokapena eta izaera da berritasun nagusia. Bi ofizio egin eta ondoren ganbarako lana egingo dute bertsolariek, saio erdian. Ondoren beste bi ofizio izango dituzte. Ganbaran bi gai izango dira eta bertsolari bakoitzari hurrenkeraren arabera egokituko zaio gai bat ala bestea. Hau ez da berria, Euskal Herriko finalean ere egin izan da, 1997an, hain zuzen. Bi gai jarri eta bertsolariek bietako hautatzea ere probatu izan da, 1993ko finalean.

    Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    Ganbara bi gairekin: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, lauko handian seina kopla.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian
Gipuzkoako Txapelketako saio guztietako sarrerak eskuragarri daude jada Bertsosarrerak atarian.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran