Bertsozale Elkartearen eskutik 2024-09-04

Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa

Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa

Nola transkribatzen dira bat-bateko bertsoak. Irizpide jakinak daude horretarako, ahozko hizkuntzaren berezitasunari eta puntuazioari lotuta. Bertsozale Elkarteak ikastaroa eskainiko du irizpide horiek lantzeko eta ariketa praktikoak egiteko. Irailaren 12an izanen da Iruñean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:30era.

Izen-ematea zabalik dago eta ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera idatzita egin daiteke.

Parte-hartzea doakoa da eta interesik duen edonor etor daiteke, baina bereziki baliagarria iruditzen zaigu txapelketetan transkibatzaile lanetan aritzen direnentzako, kazetarientzako zein bertso irakasleentzako.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak