Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024 2024-09-06

Gipuzkoako Txapelketa «sendo» eta «indartsua» helburu, Bertso-eskolen big-bang lurretan aurkeztuta

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zuten atzo, haurren bertso-eskolak modu planifikatuan sortu eta zabaldu zituzten Leintz bailaran, Apotzaga auzoan. Bertso-eskola hartako sortzaileak, ikasleak eta txapelketako bertsolariak zein alderdi teknikoko kideak bildu zituen Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen hitzorduak.

Duela mende erdikoa ez baitzen bertso-eskola baten sorrera bakarrik izan. Umeak bertsotan ikasten zutela jabetuta, esperientzia hori Euskal Herri osora zabaltzeko erabaki ausartak hartu eta pauso zehatzak eman zituzten Patxi Goikolea, Juanito Akizu, Santi Iparragirre eta ingurukoek. Bertso-eskoletan ez ezik, bertsolaritza ikastetxeetara zabaldu zuten, Ikastolen Elkartearen eskutik.


50 urte beranduago, Gipuzkoako Txapelketa parte hartuko duten bertsolari guztiak bertso-eskolatik datoz eta hori azpimarratu zuen Mikel Artola Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak aurkezpenean. Eta aitzindarien zenbait irakaspen azpimarratu zituen Artolak: bertsolaritzarekiko zaletasuna eta pasioa transmititzen asmatu izana, taldetasunaren balioa eta bertsolaritzaz harago, bertsolaritza kultur proiektu batean kokatuta garatu izana duela mende erdi.

25 urtez beheko bertsolari onenari saria
Maria Ortega Gipuzkoako Txapelketako komunikazio arduradunak iragarri zuen aurten 25 urtez beheko bertsolari onenak saria izango duela, finalean bertan emango dena. Urteurrenaren testuinguruan kokatuta dator sari berri hau. Hamar bertsolari dira adin tarte horretakoak eta beraz sari hau irabazteko hautagai.

Bestalde, Eñaut Zubizarreta Trigger taldeko musikariak sintoniaren nondik norakoak aurkeztu zituen.

Bertsoa.eus-ek testigantza ugari bildu zituen atzoko aurkezpenean eta datozen egunetan joango da sarean zabaltzen: aurkezpeneko hitzak, Patxi Goikoleari elkarrizketa, parte hartuko duten bertsolarien hitzak, umeen bertsoak eta abar.

Debagoienako bertso-eskola derberdinetako haurrek ere jarri zuten beren etorkizun alea eta kopla ederrak kantatu zituzten txapelketaren inguruan, publikoari barreak eta txaloak atereaz.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran