Aitor Mendiluze 2009-11-03

"Lasai eta bertsotarako gogoz nago"

Euskal Herriko Bertsolari txapelketa finalerdietan sartuko da asteburu honetan, Bergaran eta Gasteizen. Aitor Mendiluzek lehen saioa izango du. Laugarren txapelketa nagusia du andoiandarrak aurtengoa Lasai eta bertsotarako gogoz dagoela dio Gipuzkoako txapeldunak. Bergarako taldea motibagarria dela esan du Bergarako seikotea, jaialdi batekoa izan zitekeena eta konfiantza handia ematen duena. Txapelketa honetan zer utziko nahi duen galdetuta, postu bat baino eskaini dezakeenaren baieztapen bat uztea nahiko luke, jendeak esatea Mendiluze ikusi dugu bertsotan.
Euskal Herriko Bertsolari txapelketa finalerdietan sartuko da asteburu honetan, Bergaran eta Gasteizen. Bertsoa.com-ek protagonisten gogoetak bilduko ditu astean zehar.  Aitor Mendiluzek lehen saioa izango du. Laugarren txapelketa nagusia du andoiandarrak aurtengoa. Lasai eta bertsotarako gogoz dagoela dio Gipuzkoako txapeldunak:  “Prestatzeko nahi beste denbora gabe behar bada, baina, hasteko gogoz nago bai”.  Taldeaz galdetuta, motibagarria dela esan du Bergarako seikotea, jaialdi batekoa izan zitekeena eta konfiantza handia ematen duena.
Egin beharreko lanari dagokionez, zortziko handikoak sortzen dio halako kezka puntu bat: “Orain artekoa ikusita, bi bertsolariak egoera berean jartzeak ofizioka beharrean bi bakarkako egiteko arriskua handia du, ez dago elkarri entzun eta erantzun beharrik eta ni ez naiz horren oso zalea. Ondokoan esandakoari erantzun edo behintzat batak besteari segi egin behar dio” esan du Mendiluzek. Kartzelako lanari begira berriz, gaiaren irakurketa landu du gehien: “Horretan asmatzea nahi nuke, gaiak zein aukera ematen dituen ondo baloratu eta aukera ona egitea”. Neurria eta doinuari dagokionez, 3-4 landu ditu eta gaia zenbat iriki edo mugatua den doinu eta neurri narratiboa edo itxiagoa hartuko ditu.
Txapelketa honetan zer utziko nahi duen galdetuta, “postu bat baino eskaini nezakeenaren baieztapen bat uztea nahiko nuke, jendeak Mendiluze ikusi dugu bertsotan esatea. Hori da utzi nahiko nukeena. Hori horrela bada, errealistak izanda, hurrengo bueltan hor nonbait ibiliko naiz, eta bietan horrela eginda badakit BEC-erako nere aukerak badauzkadala.

Beñat Gaztelunendi: "Nere buruari ez diot finalerako presiorik sartzen"
Lehen aldiz Txapelketa Nagusiko finalerdietan kantatzeko prest da Beñat Gaztelumendi, Uztaritzekoa eta gero azkar xamar etorri bazaio ere Bergarako zita. Gipuzkoako txapeldunorde izateaz gain, lehen faseko puntuaziorik altuenarekin dator añorgarra eta aho askotan bere izena dabilela. Fase honetan ere lan ona egitea du helburu Gaztelumendik, Bertsoa.com-i adierazi dionez. Bere izena BEC-eko kinieletan ozen entzuten dela-eta, “Nere buruari ez diot finalerako presiorik sartzen” erantzun du: “Gauzak normal joanda, badakit finalera sartzea oso-oso zaila izango dela”. Gaztelumendiri ere Bergarako taldea oso polita iruditzen zaio: “Elkarrizketetarako oso egokia. Maialen, Mendiluze, Jon Martin, Etxahun… eta horiez gain Frediren txispa” Kartzelako lanari dagokionez, Gaztelumendik atera zuen aurreko faseko puntuaziorik altuena. Bergaran ere habaneran aritzeko asmoa du.

Jon Martin: "Finala oso urrun ikusten dut"
Jon Martin oiartzuarra aurreko fasean baino askoz lasaiago sentitzen da orain finalerdietan. Laudiotik Bergarara hamabost eguneko tartean egin behar izan du salto, jauzia metabolizatzeko tarte askorik gabe, baina entrenatuta sentitzen dela dio. Martinek ere oso plantel polita jotzen du Bergarakoa, eta borroka hirugarren posturako ikusten du, Maialen eta Mendiluzeren atzetik: “Bergaran hirugarren egiten duenak normalean BEC-erako ateak zabalik izango ditu bigarren bueltarako”. Bere burua finalerako borrokan nola ikusten duen galdetuta, “Egia esan, nik finala oso-oso urrun ikusten dut” erantzun du. Finalerako ez nahikoa bertsotan egitea bakarra, beste zerbait ere behar da, sikologikoki prestatua egotea, olatua…” Kartzelan kontakizuneko doinuak eta puntu motzetakoak landu ditu Jon Martinek. “Gaia entzundakoan erabakitzen dut zein aukeratu”.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri