Larunbatean Urretxun eta Igandean Lasarte-Orian 2024-09-13

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hastera doa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hastera doa

Iritsi da. Larunbatean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxun eta Lasarte-Orian jokatuko da bigarren saioa igandean. Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.

Urretxuko saioan, irailaren 14an, bertsolari hauek ariko dira kantuan:

    Andoni Rekondo Izagirre
    Ane Zuazubiskar Iñarra
    Antton Aizpurua Aldape
    Jon Gurrutxaga Urbieta
    Mikel Iturriotz Etxaniz
    Unai Mendizabal Jauregi

Gai-jartzaile Ion Zaldua Brit ariko da.

Ganbara saio erdian eta bi gai, txandaka
Bertsolariek egin beharreko ariketen aldetik, ganbarako lanaren kokapena eta izaera da berritasun nagusia. Bi ofizio egin eta ondoren ganbarako lana egingo dute bertsolariek, saio erdian. Ondoren beste bi ofizio izango dituzte.

    Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    Ganbara bi gairekin: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, lauko handian seina kopla.

Epaileak: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da. Fase osoan epaile talde bera ibiliko da.



Igandean Lasarte-Orian, bigarren final-zortzirena

    Aitor Zubikarai Salegi
    Amaia Iturriotz Etxaniz
    Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
    Iñigo Mantzizidor Larrañaga
    Manu Goiogana Bengoetxea
    Oier Etxeberria Zubimendi

Gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi Alberdi ariko da.

24 bertsolari sailkatuko dira
Lehen fase honetan udaberriko sailkepen fasetik pasa direnek kantatuko dute eta final-laurdenetan sartuko dira aurreko finalistak. 42 bertsolarik kantatuko dute zazpi saiotan eta 24 sailkatuko dira final-laurdenetarako: saioko zazpi irabazleak eta hamazazpi puntuazioz.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa