Patxi Goikolea - Almen bertso eskolako sortzaileetako bat 2024-09-09

«Ikusi genuenean umeek bertsotan ikasten zutela Ikastolen Elkartera joan ginen bertsolaritza eskoletan zabaltzeko»

Gaur egungo bertsolaritzaren transmisioaren bi oinarri nagusiak finkatu zituen duela mende erdi belaunaldi honen bisioak eta lanak: bertsolaritza hezkuntza arautuan irakastea eta zaletasun handiena dutenek bertso-eskolan jarraitzea bidea egiten.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurkezpen ekitaldian izan zen Patxi Goikolea Apotzagako elkartean, duela mende erdi umeen bertso-eskola sortu eta bertsolaritza hezkuntzan sartzeko pausoa eman zuen taldeko kidea. Goikoleak poz handiz hartu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak orduko lanari aitortza hori egin izana. Xanti Iparragirre eta Juanito Akizu aipatu ditu bide-lagun. Eta Imanol Murua Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohiaren lana eskertu du bereziki. Xabier Amurizaren Hiztegi errimatua, kartzelatik atera berria, Almen bertso-eskolan baliatu zuten lehenengoz.



Izan ere, duela mende erdi abiatu zena bertso-eskola baten sorrera baino zerbait gehiago izan zen: bertsolaritza eta bertso irakaskuntza ikastetxeetan sartzea proposatu zioten Ikastolen Elkarteari eta hori bideratzen lagundu. Azken finean, gaur egungo transmisioaren bi oinarri nagusiak finkatu zituen duela mende erdi belaunaldi honen bisioak eta lanak: bertsolaritza hezkuntza arautuan irakastea eta zaletasun handiena dutenek bertso-eskolan jarraitzea bidea egiten. Proiektu horren baitan etorri ziren bertsolaritza hezkuntzan lantzeko eta materiala sortzeko bertsolari bat jartzea (Mikel Mendizabal) eta Eskolarteko Txapelketa. Eta, pixkanaka, bertsolaritza Euskal Herri osoko ikastetxeetara zabaltzea.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu