Lore -Jokoetako irabazlea izan zen Erdozio 2024-09-16

Azkaingo Herriko Etxeak Mari Luixa Erdozio bertsolariaren izena jarri dio gune publiko bati

Azkaingo Herriko Etxeak Mari Luixa Erdozio bertsolariaren izena jarri dio gune publiko bati

Azkaingo Herriko Etxeak Maria Luixa Erdozio (1846-1925) bertsolariaren izena jarri dio espazio publiko bati bere bertso bidearen eta ekarpenaren aitortzan. Azkainen sortu zen eta Donibane Lohitzunen bizi izan zen luzaz Erdozio. Bat-bateko bertso bide luzea eta arrakastatsua egin zuen: bi aldiz irabazi zituen Lore-Jokoak (1869 eta 1875) eta beste batean hirugarren egin zuen (1884), 15 urteko tartean. Hamairu umeren ama ere izan zen Erdozio.

1875eko sariketaz badira kronikak ere: "Bertsu emanaldi bikaina egin bide zuen 1875an M. Etchetorekin gaia zutela: "gerlara zoan gizon gazte (Etcheto) baten adioak bere andregaiari (M. L. Erdozio)". Entzuleetan zegoen De Chambrun andereak sari berezi bat eskaini zion bukaeran azkaindar emazteari" (Soule, 2011).

Erdozio bide irekitzaile ere izan zen eta bere ondoren etorri ziren lore jokoak irabazi zituzten beste bi emakumezko bertsolari: Marie Hargain eta Aña Etxegarai.



Emazteak plazarat ekimenaren baitan, Azkaingo herriko etxeak berdintasun batzordeak omenaldi ibiltaria antolatu zuen herrian zehar. Maddi Ane Txoperena bertsolaria aritu zen kantuan eta hala kantatu zion Mari Luixa Erdoziori:

(...)
"oraindik ere ez pentsa
ez da hain gurea oholtza
oraindik ere ditugu
beldurra mina ta lotsa
hortaz eskertu nahi dizut
gaur dezakedala goza
zuri eskerrak baitaukat
nik ere hemen ahotsa".

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu