Gipuzkoako Txapelketa - Amaia Iturriotz Etxaniz 2024-09-17

«Ilusio handia egiten dit Irungo saioak»

2024/Gipuzkoakotxapelketa/audioelkarrizketak/20240916amaiaiturrioz_au_ona.mp3.mp4

Amaia Iturrioz Etxaniz bertsolari urretxuarrak (1993) puntu nagusitasun handiz irabazi zuen bere lehenengo saioa Lasarte-Orian. Aurkezpeneko elkarrizketan adierazi zuen gogotsu heltzen ziola txapelketari. Berak aitortu zuenez aurtengoak gainera badu beretzat berezitasun bat lehenengoz zuzenean sartu baita udazkeneko fasean. 2022an Txapelketa Nagusian kantatu zuen. Iturriozek bere burua tenple onean somatu zuen Lasarte-Orian eta eroso aritu zen bertsotan. Irunen izango du hurrengo hitzordua eta Oihana Iguaran du jada erabakita dagoen kantukidea. Ilusioa egiten diola aitortu. Berriz ere Txapelketa Nagusian kantatzeko koxka batera jarri da bertsolari urretxuarra baina aitortu du berak saioz saio hartzen duela txapelketa.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza