Gipuzkoako Txapelketa - final zortzirenak 2024-09-18

Lazkaon eta Elgoibarren asteburuko kanporaketak

Lazkaon eta Elgoibarren asteburuko kanporaketak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako beste bi kanporaketa jokatuko dira asteburuan: larunbatean Lazkaoko eta igandean Elgoibarren. Asteburu honetakoa pasata, beraz, zazpi saiotik lau jokatuta egondo dira eta sailkapenaren langa argitzen joango da. Sarrerak: www.bertsosarrerak.eus atarian.

Lazkaoko saioan, larunbatean, bertsolari hauek ariko dira kantuan, Areria aretoan, 17:00etan, Aizpea Garmendia gai-jartzaile dela:

    Beñat Iguaran Amondarain
    Gorka Maiz Alustiza
    Iban Urdangarin Lardizabal
    Iñigo Gorostarzu Etxebeste
    Julen Zulaika Alkorta
    Oihana Arana Cardenal

Elgoibarko saioan, igandean, Herriko Antzokian 17:00etan, Olatz Zuazubiskar gai-jartzaile dela:

    Eli Pagola Apezetxea
    Eneko Araiztegi Agirre
    Iñaki Apalategi Astigarraga
    Libe Goenaga Arrieta
    Unai Izagirre Etxeberria
    Uxue Fernandez Lasa

Epaile, ostera, hauek ariko dira bi saioetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Behin-behineko sailkapena
Fase honetan 42 bertsolarik kantatuko dute eta 24 sailkatuko dira final-laurdenetara. Saioetako zazpi irabazleak eta beste 17 puntuazioz.

Fase honetako beste hiru kanporaketak




Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran