Errexil Sariketa bihar hasita 2024-09-19
Belaunaldi arteko sariketek urrats berri bat eman dute eta Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatu du oraingoan Urruñan, Herriko Etxearen laguntzaz: Errexil Sariketa. Berez duela 40 urte antolatu zen lehenengoz gazte sariketa gisa eta zenbait bi-hiru edizioren ondoren bertan behera gelditu zen. Urteurrena baliatuz, sariketa hura berpiztu du Bertsularien Lagunak Elkarteak filosofia berri batekin.
«Plazan hainbeste ez dabiltzan bertsolari onak»
Ortzi Idoate Bertsularien Elkarteko Sustapen eragilearen esanetan plazan hainbeste ez dabiltzan bertsolarientzat aukera gisa planteatu da sariketan. «Orain arte Hernandorena egiten dugu gazteentzat baina adin horretatik aurrera doazenentzat ere bideak landu behar direla uste dugu» adierazi du. Hernandorena Sariketako irizpide nagusiak mantentzen dituzte eta belaunaldi artekotasuna erantsi. Parte hartze paredikidea du eta erdiak Iparraldekoak dira. «Plazan hainbeste ez dabiltzan bertsolari onak» dira 12 bertsolariko zerrenda osatzen dutenak: herrialdeko txapeldun bat, herrialdeetako bi txapeldunorde eta herrialdeetako finalistak gehienak.
Hona hemen zerrenda osoa: Miren Artetxe, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena, Eneko Abasolo Abarkas, Aissa Intxausti, Ramuntxo Christy, Maddi Sarasua, Patxi Iriart, Oihane Perea, Josu Sanjurjo, Eneritz Artetxe eta Aitor Servier
«Bertsolariek oso gustura eta ilusioz hartu dute gonbita»
Belaunaldi arteko sariketaren proposamenak oso harrera ona izan du bertsolarien artean. Hala adierazi du Idoatek: «Bertsolariek oso gustura eta ilusioz hartu dute gonbita. Askok elkarrekin kantatzeko aukera askorik ez dute izaten eta Iparraldean kantatzeko ere ez».
Bi kanporaketa eta finala: hiru saioak Urruñan
Errexil Sariketak bi kanporaketa eta finala izango ditu eta Urruñan jokatuko dira hiruak, Postako Gelan, Herriko Etxearen laguntzari esker. Ostiral honetan izango da lehena; datorren ostiralean bigarrena eta urriaren 4an finala.
Ostiral honetan, 19:00ean: Maddi Ane Txoperena, Ramuntxo Christy, Eneritz Artetxe, Eneko Lazkoz, Oihane Perea eta Aitor Servier ariko dira, Amaiur Lujanbiok gaiak jarrita.
Datorren ostiralean: Miren Artetxe, Eneko Abasolo Abarkas, Aissa Intxausti, Josu Sanjurjo, Maddi Sarasua eta Patxi Iriart.
Urteurren baten bueltan sortu bada ere, Errexil Sariketa jarraitzeko asmoz dator.
Mingaña Saltsan ekimenaren uberan
Sariketen eremuan aski berria da belaunaldi artekotasunari lehentasuna ematea. Leitzako Bertso-eskolak piztu zuen sua Mingaña Saltsan ekimenarekin eta Pello Errota Sariketa jarritu zion ondoren. Haiek afalondoko giroan jokatu ziren.
Gipuzkoako Txapelketa - Eli Pagola Apezetxea 2024-09-24
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-09-19
Larunbat honetan hasiko da denboraldi berria 2024-09-12
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024 2024-09-06
Asier Azpirozí jarritako gaia 2024-09-03