Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024-09-23

Oihana Arana eta Eli Pagola final-laurdenetara beren kanporaketa irabazita

Oihana Arana eta Eli Pagola final-laurdenetara beren kanporaketa irabazita
Lazkaon Oihana Arana gailendu zen larunbatean eta Eli Pagola atzo Elgoibarren.

Gipuzkoako Txapelketako beste bi kanporaketa jokatu dira asteburuan Lazkaon eta Elgoibarren eta final-laurdenetarako beste bi txartel banatu dira. Oihana Aranak eskuratu zuen Lazkaokoa eta Eli Pagolak Elgoibarkoa. Aranak lortu du faseko puntuaziorik altuenan, behin-behinean. Bi saiotan publikoak harrera beroa egin dio Gipuzkoako Txapelketari.

Hona hemen Lazkaoko kanporaketako sailkapena:

Oihana Arana Cardenal  ----------------------- 501,5
Iñigo Gorostarzu Etxebeste ------------------- 471,5
Beñat Iguaran Amondarain ------------------- 454,5
Julen Zulaika Alkorta -------------------------- 442
Gorka Maiz Alustiza --------------------------- 441,5
Iban Urdangarin Lardizabal ------------------- 433

Hona hemen Elgoibarko kanporaketako sailkapena:

Eli Pagola Apezetxea..................................487,5
Eneko Araiztegi Agirre................................454,5
Iñaki Apalategi Astigarraga.......................451,5
Unai Izagirre Etxeberria.............................446
Libe Goenaga Arrieta.................................436
Uxue Fernandez Lasa................................430

Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza aritu zen Lazkaon eta Olatz Zuazubiskar Elgoibarren . Epaileak, ostera, hauek izan dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu zen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu