Gipuzkoako Txapelketa - final zortzirenak 2024-09-30

Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi final-laurdenetara zuzenean

Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi final-laurdenetara zuzenean

Gipuzkoako Txapelketako final-zortzirenetako beste bi saio jokatu dira asteburuan Hondarribian eta Andoainen. Eneritz Artetxe Eizagirrek irabazi zuen larunbatean Hondarribian eta Aitor Salegi Martijak igandean Andoainen. Biak zuzenean sailkatu dira final-laurdenetara.

Hondarribiko kanporaketako sailkapena:

Eneritz Artetxe Eizagirre ---------------------- 482,5
Aratz Igartzabal Bidegain --------------------- 478
Unai Gaztelumendi Arandia -------------------464,5
Oier Aizpurua Olaizola -------------------------445
Maddi Aiestaran Iparragirre ------------------ 444,5
Ane Beloki Lopez ----------------------------- 419,5

Andoaingo kanporaketako sailkapena:

Aitor Salegi Martija ----------------------------- 470
Eñaut Martikorena Lizaso ---------------------- 462
Andoni Mujika Izagirre ------------------------- 450
June Aiestaran Iparragirre --------------------- 448
Manex Mujika Amunarriz ----------------------- 448
Endika Igarzabal Murua ------------------------ 437

Gaiak jartze lanetan, Iban Narbaiza Cevidanes aritu zen Hondarribian eta Igotz Alkorta Irastortza Andoainen. Epaile lanetan: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Faseko azken kanporaketa Azpeitian datorren larunbatean
Final-zortzirenetako zazpigarren eta azken kanporaketa larunbatean jokatuko da Azpeitian: Maider Arregi, Aitor Tatiegi, German Urteaga , Maialen Akizu, Asier Azpiroz eta Haizea Arana ariko dira kantuan, Iker Iriartek gaiak jarrita.



Behin-behineko sailkapena: 24tik 18 postu erabakita
Final-zortzirenetan 42 bertsolaritik 24 pasako dira final-laurdenetara eta dagoeneko 18 erabakita daude. Zuzenean sailkatu dira Andoni Rekondo, Amaia Iturriotz, Oihana Arana, Eli Pagola, Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi. Eta puntuen baitan beste 12 sailkatuta daude: Jon Gurrutxaga bitartekoak. Hortik atzera beste bostek dituzte oraindik aukera matematikoak puntuazioz sailkatzeko, Azpeitiko irabazlea ere zuzenean sailkatuko baita.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri