Gipuzkoako Txapelketa - Final-laurdenak 2024-10-20

Alaia Martinek irabazi du Eibarren, Coliseoa beteta

Alaia Martinek irabazi du Eibarren, Coliseoa beteta
Martinek Zarauzko finalaurrekoan kantatuko du, azaroaren 24an. Bigarren Agin Laburuk egin du eta Eneko Araiztegik hirugarren.

Eibarren jokatu zen atzo Gipuzkoako Txapelketako lehenengo final-laurdena Coliseo aretoan 500 lagun inguru bilduta. Alaia Martinek irabazi zuen saioa, 531,5 puntu eskuratuta eta oiartzuarrak finalaurrekoetan kantatzeko txartela eskuratu zuen. Zarauzko saioan izango da azaroaren 24an. Hona hemen atzoko saioko sailkapena:

    Alaia Martin Etxebeste ------------------------------------ 531,5
    Agin Laburu Rezola --------------------------------------- 503,5
    Eneko Araiztegi Agirre  ----------------------------------- 469
    Haizea Arana Cardenal ----------------------------------- 458,5
    Manu Goiogana Bengoetxea ------------------------------ 448
    Aratz Igartzabal Bidegain -------------------------------- 438

 

Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes aritu zen. Epaile lanetan, berriz: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari, aldiz, Nerea Goñi Begiristain.

Fase honetan bost final-laurden izango dira. 30 bertsolarik kantatuko dute eta 18 sailkatuko dira finalaurrekoetara. Saioetako bost irabazleak zuzenean eta beste 13 puntuen baitan.

Gaur Errenterian, sarrera denak agortuta
Final-laurdenetako bigarren hitzordua Errenterian izango da gaur 17:00etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu