Sariketak 2026-11-16
Joan den ostiralean, Urruñan, Haira Aizpurua Ibargarai saratarra izan zen Errexil sariko bigarren saioaren irabazle. Aizpuruarekin batera finalera zuzenean sailkatu zen bigarren izan zen Xabi Maia Etxeberria. Lehen saiotik sailkatuak ziren Eneko Abasolo "Abarkas" eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta. Puntuazioz berriz beste bi bertsolarik eman dute finalerako pausua: Haizea eta Oihana Arana Cardenal ahizpek. Seikote ederra izango da beraz ostiral honetan, azaroaren 20an, egingo den finalean. Lurralde, adin eta bertsokera oso ezberdinetako bertsolariak entzun ahal izango dira. Finala ere 19:00etan izango da Urruñako Postako gelan.