EHBT26-Miarritze 2026-11-16

Elkarrizketen atalean daude Euskal Herriko bertsolari txapelketari lotuta egiten ari garen elkarrizketa guztiak. Miarritzen oholtzan izan ziren sei bertsolariak jarri ziren gure mikrofonoaren aurrean. Irabazle izan zen Sotoren kasuan, Hitzetik Hortzerari oholtza gainean esandakoak eskura dituzue. Fase honetan, Bertsoa.eus-ek solasaldi patxadatsuagoa eskaini dizue irabazleekin ostegunetan, baina Julio Sotok larunbat honetan bertan kantatu behar duenez, ez da aparteko elkarrizketarik egingo.