Frontoian , 17:30etan 2024-10-22

Nafarroako Bardoetako finala larunbatean Garesen

Nafarroako Bardoetako finala larunbatean Garesen
Bortzirietako eta Baztango hiru talde ariko dira finalean kantuan: 'Baztanzopak', 'Hor GU' eta 'Mutilatuak' taldeak.

Nafarroako bertsolaritzaren oinarria lantzea eta indartzea helburu, irailaren 13an hasi zen Bardoetako Txapelketaren 7. edizioa eta larunbat honetan jokatuko da finala Garesen. Ligaxka fasea eta finalaurrekoak igarota, 19. saioa izango da finalekoa. Izan ere, Nafarroako eskualde guztietara eraman dute Bardoek bertsolaritza: Nafarroa iparraldetik Tuteraraino. Lesaka, Sunbilla, Lizarra, Iruñea (hiru saio), Lekunberri, Olazti, Lekaroz, Leitza, Atarrabi, Erronkari, Eugi, Errazu, Irurtzun, Tafalla, Etxauri, Irunberri eta Tuteran egin dira orain arteko saioak. Larunbatean Garesen hitzordua.

Bortzirietako eta Baztango hiru talde ariko dira finalean kantuan: Baztanzopak, Hor GU eta Mutilatuak taldeak.

Baztanzopak taldea
Taldekideak: Malen Alzuart, Alazne Untxalo, Irati Majuelo, Amaia Elizagoien, Ane Fagoaga, Markel Adin, Maddi Etxebeste eta Lierni Oteiza.



Hor GU taldea
Taldekideak: Ekhiñe Zapiain, Maddi Ane Txoperena, Kattin Madariaga, Estitxu Arozena, Ane Telletxea, Lide Igoa, Uxue Mesa eta Iratxe Muxika.



Mutilatuak taldea
Taldekideak: Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Patxi Castillo, Urko Gartzia eta Iban Garro.

Saioa frontoian eta ondoren afaria
Bardoetako finala Garesko frontoian izango da 17:30etan hasita eta ondoren, helburu eta filosofiari eutsiz, afari giroan emango zaio errematea. Bietarako sarrerak eskuragarri daude www.bertsozale.eus atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu