Iñaki Zelaia gelditu da bigarren 2009-11-09

Miren Amuriza nagusitu da Gasteizen

Beraien atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga, Xabi Paia eta Maddalen Arzallus. Bete egin da Gasteizko Europa pabilioia.
 Gaur jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa, Gasteizko Europa Pabilioian. Aretoa bete egin da saioa jarraitzeko. Azkenean, honela gelditu da sailkapena:

 1.- Miren Amuriza             655,5 puntu
 2.- Iñaki Zelaia                  643,5 puntu
 3.- Arkaitz Estiballes        630,5 puntu
 4.- Unai Iturriaga              626 puntu
 5.- Xabi Paia                     616 puntu
 6.- Maddalen Arzallus      588 puntu

 Honenbestez, Miren Amuriza zuzenean sailkatu da finalaurrekoen bigarren itzulirako. Gernikan kantatuko du. Gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute.

 Ofiziokako lanak eta puntu-erantzunak amaitu ondoren, horrela zihoen kartzelan hiru bertso osatzeko gaiak: "Mezu hau jaso duzu mugikorrean: ez egon nire zain".  Xabi Paiak esan du Kubarako hegazkin bat hartu behar zuela bere emaztearekin, eztei-bidaia egiteko eta emazteak bidalia dela mezua. Arkaitz Estiballesek kantatu du amak bidali diola mezua, eta jai bat antolatuko duela ama ez dagoela aprobetxatzeko. Baina, azkeneko bertsoan, ustekabean ama sartu da etxera. Unai Iturriagari neska-lagunak idatzi dio, eta berak maitalearen ohean irakurri du mezua. Iñaki Zelaiari ere bere bikotekideak idatzi dio mezua, gauero bezala bilera batean dagoelako. Maddalen Arzallusek senarra Alakranan daukala esan du, eta berak idatzi diola mezua. Miren Amurizak mutil batekin gelditua zegoela kantatu du, eta bi ordu zeramatzala zain mezua jaso duenerako.

 Gauzak hala, horrela dago finalaurrekoen sailkapena, bi saio jokatuta. Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza zuzenean sailkatu dira, eta atzetik, honela daude puntuazioak:

 1.- Aitor Mendiluze (680 puntu)
 2.- Beñat Gaztelumendi (644,5 puntu)
 3.- Iñaki Zelaia (643,5 puntu)
 4.- Arkaitz Estiballes (630,5 puntu)
 5.- Unai Iturriaga (626 puntu)
 6.- Jon Martin (619 puntu)
 7.- Xabi Paia (616 puntu)
 8.- Etxahun Lekue (608 puntu)
 9.- Fredi Paya (596 puntu)
 6.- Maddalen Arzallus (588 puntu) 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa