Euskararen Etxeak antolatuta, Euskararen Egunaren harira 2024-11-28
Euskararen Egunaren harira Bizkaiko 10 museotan bisita gidatuak bertsotan eskainiko dituzten datozen egunetan, Euskararen Etxeak hirugarren urtez antolatu den ekimenaren baitan. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza biltzea du helburu eta bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzea. Bihartik abenduaren 3a bitartean izango dira saioak eta 16 bertsolarik hartuko dute parte ekimenean.
Arrantzaleen Museoa, Arkeologia Museoa, Euskararen Etxea, La Encartada Fabrika-Museoa, Euskal Herria Museoa, Txakolin Museoa-Txakolingunea, Santimamiñe, Ondare Aretoa eta Bizkaiko Foru Jauregian izango dira 10 saioak, bakoitzean bana.
Azaroaren 29an hasiko da "Gida Bira" Bermeoko Arrantzale Museoan, Ander Elortegi eta Enare Muniategi bertsolarien eskutik, 18:00etatik aurrera. Iñaki Marcaidaren argazkiekin edertutako "Bermeo Portu Zaharra 1877-2024" erakusketan murgilduko dira bertsolariak.
Azaroaren 30ean, berriz, bi izango dira hitzorduak: Arkeologia Museoan, Bilbon, Iruri Altzerreka eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak izango dira, 17:00etan, eta Neandertalak erakusketa izango dute abiapuntu. Gainera, Bilbon kokatutako Euskararen Etxean, Maite Sarasola eta Xabat Galletebeitia egongo dira, 12:00etan, Euskararen Interpretazio Zentro berrituko edukiei buruz aritzeko asmoz.
Abenduaren 1ean, bost saio izango dira: Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan Koldo Gezuraga eta Izaro Bilbao arituko dira bertsotan, 12:00etan; museo horretan "Pieza bat, istorio bat: Oihal ebakitzailea" aldi baterako erakusketa dago ikusgai. Muskizen El Pobaleko Burdinolan, Iruri Altzerreka ibiliko da bertsotan 11:30etik aurrera, Olentzero eta Mari Domingi ere museoan izango dira egun horretan. Euskal Herria Museoan, Gernikan, Iker Uriarte eta Janire Arrizabalaga bertsolariak arituko dira bisita berezi hau gidatzen, 12:30ean. Santimamiñen, Kortezubin, Aissa Intxausti eta Aitor Etxebarriazarraga izango dira, 12:00etan, eta, azkenik, Txakolin Museoa-Txakolingunean, Bakion, Jone Larrinaga eta Asier Galarza bertsolariak ibiliko dira bisitariak gidatzen, 12:00etan.
Abenduaren 3an, bi saio izango dira, biak ala biak Bilbon: goizez, 11:30ean, Xabat Galletebeitia eta Ane Labaka bertsolariak Bizkaiko Foru Jauregian arituko dira bertsotan, eta arratsaldez, 18:00etan, Maite Sarasola eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolariek Ondare Aretoko bisita gidatuko dute; hain zuzen ere, "Kameratik Orratzera. De la cámara a la aguja" Eulalia Abaituaren argazkietatik abiatutako Bizkaiko XIX. eta XX. mendeko emakumeen jantzien erakusketa izango dute hizpide.
Erreserba ezinbestekoa
Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da ezinbestez.
Museo eta aretoen kontaktuak:
• La Encartada Fabrika -Museoa (Balmaseda)
946 80 07 78, laencartada@bizkaia.eus
• El Pobaleko Burdinola (Muskiz)
629 271 516, elpobal@bizkaia.eus
• Euskal Herria Museoa (Gernika)
946 255 451, euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
• Arrantzaleen Museoa (Bermeo)
946 881 171, arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
• Arkeologia Museoa (Bilbo)
944 040 990, arkeologimuseoa@bizkaia.eus
• Txakolin Museoa-Txakolingunea (Bakio)
94 602 85 13 , txakolingunea@bizkaia.eus
• Santimamiñe (Kortezubi)
94 465 16 57, santimamine@bizkaia.eus
• Euskararen Etxea (Bilbo)
94 402 80 81, info@euskararenetxea.eus
• Ondare Aretoa (Bilbo)
94 406 77 37, ondare.aretoa@bizkaia.eus
• Bizkaiko Foru Jauregia (Bilbo)
946 083 537 / 673 000 238, bisitak@bizkaia.eus
Gipuzkoako Bertsolari txapelketa 2024 - finala 2024-12-02
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31