Joseba Apaolaza aktorea bertsotan agertuko da 2009-11-11

Bergara eta Gasteizko finalaurrekoak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus elkarrizketatuko ditu Amaia Uribek Miren Amurizaren Gasteizko ikasle-pisuan.
 Aste honetako Hitzetik Hortzeran ere Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari eskainiko diote arretarik handiena. Asteburuan jokatutako bi saioak emango dituzte. Larunbatean, Bergaran, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Maialen Lujanbio    708,5 puntu
 2.- Aitor Mendiluze     680 puntu
 3.- Beñat Gaztelumendi  644,5 puntu
 4.- Jon Martin          619 puntu
 5.- Etxahun Lekue       608,5 puntu
 6.- Fredi Paia          596 puntu

 Gasteizen, berriz, igandean, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Miren Amuriza       655,5 puntu
 2.- Iñaki Zelaia        643,5 puntu
 3.- Arkaitz Estiballes  630,5 puntu
 4.- Unai Iturriaga      626 puntu
 5.- Xabi Paia           616 puntu
 6.- Maddalen Arzallus   588 puntu

 Txapelketarekin lotuta, elkarrizketa berezi bat egingo die Amaia Uribek Miren Amuriza eta Maddalen Arzallusi. Elkarrizketa Miren Amurizaren Gasteizko ikasle-pisuan egin zuten.

 Bestalde, aste honetatik aurrera txapelketekin lotutako bitxikeriak emango dituzte astero. Aste honetan Joseba Apaolaza aktoreak umetan kantatutako bertso bat ekarriko dute gogora. Xalbadorri txistu egin zioten 1967an Donostian egin zen txapelketan. Hori konpontzeko bertso-saio bat egin zuten, eta bertan bota zuen bertsoa Apaolazak.

 Hitzetik Hortzera ostegun eta larunbatetan emititzen da. Ostegunetan ETB3n ematen dute, gaueko 22etatik aurrera. ETB1en, berriz, larunbatetan ematen dute, eguerdiko 13etan. Horrez gain, interneten ere ikus daitezke bertako edukiak, hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza