Bortzirietako bertso eskolaren ekimenez 2025-01-27

Maialen Lujanbioren izena daraman kupela

Jexux Mari Irazu

Lindurrenborda sagardotegian kupel guztiek bertsolari klasikoen izena dute eta Bortzirietako Bertso Eskolako kideek aitortu zutenez lehenengoz hor ezagutu zituzten bertsolari horietako asko umetan, gurasoekin egindako otorduetan: Xalbador, Uztapide, Lazkao-Txiki... Hemendik aurrera sagardotegira doazen umeek Maialen Lujanbio ere ikusiko dute kupeletan.

Afalaurrean izan zen momentua. Bortzirietako Bertso Eskolak lehenik bertso bilduma eskaini zion Lujanbiori, berak botatako eta moldaketekin osatua. Ondoren, Manolo Arozenak hartu zuen hitza: «Hau da historiako bertsolari onenaren omenez orain eta hemen zabalduko dugun kupela». Lujanbiok basoan sagardoa hartu eta esker oneko bertsoak bota zituen. «Hartu eta edan zazue / guztiok hontatik» amaitu zuen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza