Bertso agenda 2025-01-31

Erredakzioa
Otsaileko lehen asteburuan bertso ekitaldiz beteta dator eta 30 ekitaldi inguru izango dira han eta hemen, plaza mota eta motibo ezberdinak gurutzatuta. Nafarroako zenbait herritan Ihauterien inguruko lagunarteko saioak izango dira. Beste hainbat herritan eskeko saioak eta Santibateak izango dira asteburu honetan. Araban, Kuadrillartekoaren lehen bertso eguna egingo dira hiru herritan. Eta horiez gain, ohiko jaialdi eta lagunarteko saioak izango dira han eta hemen.
EHBT26 2026-10-24
Igotz Alkorta Irastortza