Ortzaizeko ikastolak antolatuta, 40. urteurrenean 2025-02-04

125 lagun Suhuskuneko bertso afarian, larunbatean

125 lagun Suhuskuneko bertso afarian, larunbatean
Afalondoan, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio arituko dira kantuan, Mizel Mateok gaiak jarrita. Aperitifan, bertso eskolako bertsolariak: Peio Minhondo, Gus Elizondo eta Jean Marie Oillarburu. Urteroko bertso afaria da.

Jexux Mari Irazu

Azken urteetan Ortzaizeko ikastolak bertso afaria antolatzen du Suhuskunen. Ikastolak 40. urteurrena du aurten eta saio potolo bat antolatu nahi izan dute: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus afalondoan Mizel Mateok gaiak jarrita eta aperitifean tokiko bertsolariak: Peio Minhondo, Gus Elizondo eta Jean Marie Oillarburu, azken urteetan bertso eskolan dabiltzanak, Mizel Mateo irakasle dutela eta Kopla Topelketan plazaratu berriak.



Ekitaldiak harrera oso beroa izan du eta 125 lagun bilduko ditu larunbatean. Erantzun hori bertso afarien bataz bestekotik oso gora dago. 125 lagunetik gora bertso afariak ez dira hainbeste ere izaten.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza