Ostiralean jokatu zen bigarren kanporaketa 2009-11-16

Labayen eta Solozabal ere Bertxoko sariketako finalean dira

Beraiekin batera aritu ziren Jon Elizetxe, Miren Amuriza, Xabi Igoa eta Izar Mendiguren. Ostegun honetan izango da azkeneko kanporaketa, Gasteizen.
 Ostiralean jokatu zen Bertxoko sariketako bigarren kanporaketa Zalduondon. 60 bat lagun elkartu ziren saioa jarraitzeko. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Jon Elizetxe
 Miren Amuriza
 Jokin Labayen
 Ander Solozabal
 Xabi Igoa
 Izar Mendiguren

 Gaiak jartzen Andere Arriolabengoa aritu zen.
 
 Azkenean Jokin Labayen eta Ander Solozabal sailkatu ziren finalerako. Beraiekin batera ariko dira Iñaki Viñaspre eta Mikel Artola, lehenengo kanporaketatik sailkatuak. Beste bi bertsolariak ostegunean sailkatuko dira, hirugarren kanporaketatik. Honako bertsolari hauek kantatuko dute han:

 Ekaitz Samaniego
 Enaitz Alustiza
 Aitor Urbieta
 Julio Soto
 Jone Uria
 Iker Agirre

 Kanporaketa Gasteizko Errexala elkartean izango da, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Afaltzera joan nahi duenak asteazkena baino lehen abisatu beharko du. Bi aukera daude horretarako: Telefonoz honako zenbaki honetara deituz: 943 015 505; edo e-mail bat hona bidaliz: araba.sustapena@bertsozale.com.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu