Miren Artetxe eta Bittor Thikoïpe 2025-02-18
Jexux Mari Irazu
Amikuzeko libertimenduak eman zion igandean hasiera Donapaleun aurtengo aroari Musikari, dantzari eta zirtzilekin batean, bertsolariak. Miren Artetxe eta Bittor Thikoïpe aritu ziren bertsotan plaza gainezka zela. Libreko saioak izaten dira, zirtzilek beren exketxean landutako gaitegia dute abiapuntu.


Asteburu honetan Añorgan izango da Dibertimendua larunbatean eta Heletan igandean. Baigurako libertimendua. Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan.
(Argazkiak: Irulegiko Irratia)