Subijana etxean egingo da 2009-11-18

Gaur izango da Mintzola Fundazioaren aurkezpena

Goizean harrera egingo da. Arratsaldeko ekitaldian parte hartuko dute Asier Sarasua, Ander Lipus, Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi eta Itziar Idiazabalek.
 Martxan dago Mintzola Fundazioa. Villabonako Subijana etxean kokatuta dago. gaur izango da aurkezpen ofiziala, etxe horretan bertan. Honako hau izango da egitaraua:

 17:00 Sarrera
 17:15 "Ahozko Ondarearen bilketaz eta hedapenaz"
       Asier Sarasua Aranberri. Badihardugu Elkarteko arduraduna

 17:45 Bertsozale Elkartearen ekarpena
       Ander Lipus, Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegi

 18:15 "Ahozkoa aztertu eta irakatsi"
       Itziar Idiazabal Gorrotxategi. EHUko Irakasle katedraduna

 Goizean, berriz, harrera egingo dute.

 Mintzola Fundazioa bi helburu nagusirekin sortu zen. Alde batetik, euskararen ahozko tradizioaren behatoko dinamikoa izatea. Eta, bestetik eta horren bidez, gizarteak ahozko komunikazioaren esparruan dituen premiei erantzuna ematea. Fundazioak lau kide ditu: Gipuzkoako Foru Aldundia, Villabonako Udala, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Fundazioko zuzendari lanetan Josune Zabala dabil maiatz hasieratik hona.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu