Arabako Bertso Kuadrillartekoa - Bertso egunak eskualde guztietan 2025-02-25

«Dozenaka izan dira bertso egunetan parte hartu eta kantatu dutenak eta ehunka giro ederraz gozatu dutenak»

«Dozenaka izan dira bertso egunetan parte hartu eta kantatu dutenak eta ehunka giro ederraz gozatu dutenak»
Kuadrillartekoak osatu du bertso egunen fasea eta finalaurrekoen txandari ekingo dio ostiralean Narbaizan.

Jexux Mari Irazu

Arabako Bertso Kuadrillartekoak eskualde eta herrietako bertso egunen fasea osatu du eta antolakuntzan aho gusto gozoa utzi du. «Bertso ekimen oso parte hartzaileak, lehiarik gabeak, herriarenak eta herriarentzat» adierazi diote Bertsoa.eus-i antolakuntzatik. Hamalau bertso ekimen burutu dira Arabako zortzi eskualdeetan zehar, 9 herritan eta Gasteizen.

Hamaika formatu eta aurpegi izan ditu Kuadrillartekoak herrikideekin batera bertso ekimenak antolatzeko: poteoak, santa eskeak, bazkariak, afariak, jaialdiak, jolasak, musikatuak, mendi bueltak, tribiala, kantuak edota sortak. Gainera herriko eta eskualdeetako beste eragile batzuekin batera antolatu dira ekimen hauek, mendi talde, euskara talde, euskaltegi, dantza talde, haur-gazte eta helduen bertso eskola ezberdinak, gazte asanblada, lagun bertsolari, trikitixa eskola, herriko korua… «Dozenaka izan dira bertso egunetan parte hartu dutenak, dozenaka kantatu dutenak eta ehunka sortutako giro ederraz gozatu dutenak».

Kuadrillartekoaren bertso egunen fasea osatuta, lehiaren txanda dator orain. Ostiralean abiatuko da Narbaizan. Hamalau talde antolatzaileak euren artean artean lehiatuko dira. Lau finalaurreko eta finala izango ditu bigarren fase honek. Finala apirilaren 5ean Gasteizen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu