Zutabea 2025-02-28

«Gai baten aurrean bertsoak zer helarazteko balio duen baino, bere osotasunean bertsoaren jolasa abiatzen den momentutik kontatzen dena iruditzen zait interesgarria eta baliotsua»

«Gai baten aurrean bertsoak zer helarazteko balio duen baino, bere osotasunean bertsoaren jolasa abiatzen den momentutik kontatzen dena iruditzen zait interesgarria eta baliotsua»

Amaia Elizagoien Varela

Malen, bertsoak elkartu gintuen behin, eta ordutik aunitzetan izan gara elkarren konplize. Sormena den kate honetan, aipatu izan dugun bezala; zein ederra den katearen parte izatea eta aldi berean, zein zaila geure buruari leku hori aitortzea.

Taldeak, ordea, dena eraldatu dezake. Lagunei kantuan ari garenean, ez diogulako bakarrik gai bati kantatzen, ate bat zabalik uzten dugu, solaserako, galderentzako… Zuk gaur bota didazun puntua bezalakoa, adibidez. Erantzunak ordea, beti ez dira agertzen, ez behintzat espero ditugun moduan.

Ez dakit ziur zer kontatzeko balio duen bertsoak. Sinetsita nago, pertsona orok badugula zer erran eta batzuetan eragiteko grina. Bertsoaren bitartez, mundua ikusteko dugun prismatik irudi batzuk erreskatatzen eta ahalik eta modu txukunenean editatzen saiatzen garela esango nuke. Elkarbanatzeak ematen duen plazer hutsagatik gehienetan, batzuetan inguratzen gaituena ulertzen saiatzeko edo ulertzen laguntzeko ahaleginean, eta nola ez, barruan dugun jostaria asetzeko desiraz.

Gai baten aurrean bertsoak zer helarazteko balio duen baino, bere osotasunean bertsoaren jolasa abiatzen den momentutik kontatzen dena iruditzen zait interesgarria eta baliotsua. Jolas hau nik ulertzen dudan moduan behintzat, kantuan hasi aitzinetik abiatzen da, elkartzen garen momentuan hain zuzen. Agian nor eta zer garen kontatzeko balioa du bertsoak, ez dakit. Dakidana da, maite dudala ahal dudan guztietan bertso eskolara joatea,zuek entzutea, zuekin jolastea eta etxean sentitzea.

Iker, lehengusu eta bertso kide zaitut; laguna. Ordu asko igaro ditugu bertso eskolan eta zuk are gehiago bertso-irakasle lanetan zabiltzanetik. Orain aita zarela, bertsoa eta honen transmisioa beste prisma batetik ikusten dituzula esango zenuke?

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu