Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-06

Legazpi eta Itziarko bertso afariak Hitzetik Hortzeran, Amaia Elizagoien gonbidatu dela

Legazpi eta Itziarko bertso afariak Hitzetik Hortzeran, Amaia Elizagoien gonbidatu dela
Manu Bendalaren 'Deskubritu dezagun mundua batera' sorta musikatua izango da aste honetan Hitzetik Hortzeran.

Mirari Martiarena

Hitzetik Hortzerako 25. programak Itziar eta Legazpiko bertsoak dakartza. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu ziren Itziarren, Ander Zulaikak gaiak jarrita. Nerea Elustondo eta Andoni Rekondo Legazpin, Mikele Arizkorreta gidari zutela.



Amaia Elizagoien bertsolari eta ipuin kontalaria asteko gonbidatua
Amaia Elizagoien Ameli ipuin kontalaria eta bertsolaria elkarrizketatuko dute aste honetan Hitzetik Hortzeran. Umetatik izan du ipuinekiko zaletasuna Amaia Elizagoienek eta duela 10 urte hasi zen ipuin kontaketan. Ipuinekiko pasioa eta ipuinek ematen duten bidaiatzeko aukerez arituko da hizketan Mirari Martiarenarekin. Eta nola ez, baita bertsolaritzaz ere.



Larunbat gaueko programa bukatzeko, Manu Bendalaren bertso sorta musikatuaz gozatzeko aukera izango da. Deskubritu dezagun mundua batera izenburuko sorta kantatuko du Manex Pagola musikariak lagundurik.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu