Arabako bertso kuadrillartekoa - finalaurrekoak 2025-03-18

Gillernan erabakiko da Arabako Kuadrillarteko laugarren finalista

Gillernan erabakiko da Arabako Kuadrillarteko laugarren finalista
Lau talde ariko dira kantuan: Gasteizko 'Gorringo' eta 'Errexela', Gorbeialdeko 'Arlobiko Bardoak' eta 'Aramaixoko taluek'.

Jexux Mari Irazu

Arabako Bertso Kuadrillartekoak baditu hiru finalista: Lautadako 4 gara, Gasteizko Pinto Pintto eta Aiaraldeko Altubepekoak. Igandean erabakiko da laugarren finalista Gillernan jokatuko den azken finalaurrekoan. Lau talde ariko dira kantuan: Gasteizko bi talde, Gorringo eta Errexela, Gorbeialdeko Arlobiko Bardoak taldea eta Aramaixoko taluek taldea.

Lau talde izaki, aurrekoan bezala hiru saiotara erabakiko da azken finalista. Goizean Gasteizko Gorringo eta Aiaraldeko Arlobiko Bardoak taldeak jokatuko dute saioa. Arratsaldean, Gasteizko Errexela eta Aramaixoko taluen txanda izango da. Azkenik, bi irabazleek elkarren kontra jokatuko dute eta hor erabakiko da finalerako txartela. Finala Gasteizen da apirilaren 5ean.







Sarrerak www.bertsosarrerak.eus-en
Azken finalaurrekorako eta finalerako sarrerak eskuragarri daude Bertsosarrerak atarian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza