ASteburuko bertso agenda 2025-04-11

15 bertso ekitaldi igandera bitartean

15 bertso ekitaldi igandera bitartean

Mirari Martiarena

Aste Santu aurreko asteburuak 15 bertso ekitaldi inguru dakartza agendara. Gaur Zarautzen, Errenterian eta Bergaran jaialdiak izango dira gaur. Irurtzunen Nafarroako Eskolarteko finala. Derion, bertso-afaria. Bertso poteoa Aian eta libreko saioa Altzon. Bihar ere hainbat saio izango dira: Euskaraldiko bertso ekitaldietako estreinaldia Deban, Itsu Koplak, bertso bazkaria Atharratzen, bertso afaria Saran, Señora Sariketako aurkezpena eta pameladunen jaialdia Laudion, jaialdia Zumarragan eta Osinalde Sariketako kanporaketa Aztirian. Igandean, bertso antzerkia Getxon. Euskal Herritik kanpora, Glosa jaialdia Mallorkan. Agenda xehea hemen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza