Irurtzunen jokatu zen finala 2025-04-11

Kattin Madariaga Nafarroako Eskolarteko txapeldun

Kattin Madariaga Nafarroako Eskolarteko txapeldun

Nafarroako Eskolarteko Txapelketako finala jokatu zen atzo Irurtzunen, Pikuxar Euskal Txokoan. Sei bertsolari aritu ziren finalean: Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza). Lan puntuagarriak eginda, Kattin Madariagak eskuratu zuen Nafarroako Eskolarteko txapela hirugarrenez. Joana Ziganda Olanoren eskutik jaso du txapela. Kattalin Lizarraga gelditu zen bigarren.

Saats Karasatorre ariko da gai-jartzaile lanetan. Epaile lanetan Amaia Telletxea, Jon Diaz de Mendibil eta Joseba Beltza ariko dira.

Madariagak eta Lizarragak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko finalean, Arantzan, ekainaren 14an. Ikastolen Elkarteak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen duten sariketa da.



Ondorengo finalak
Eskolartekoa ari da herrialdeetan bere bidea egiten. Joan de ostiralean Gipuzkoako finala jokatu zen. Maiatzaren 24an jokatuko da Arabako finala Aramaion; maiatzaren 31an Bizkaikoa, Iurretan eta ekainaren 7an Xapelgoko finala, Itsasun. Euskal Herrikoa, Arantzan, ekainaren 14an, 16:30etan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu