June Aiestaran 2025-04-14

June Aiestaran irabazle Osinaldeko azken kanporaketan eta finalistak erabakita

June Aiestaran irabazle Osinaldeko azken kanporaketan eta finalistak erabakita
Haira Aizpurua, Libe Goenaga, Iruri Altzerreka, Eki Mateorena, June Aiestaran eta Aitor Tatiegi. Finala: Apirilaren 26an, Gabirian, Osinalde Elkartean.

Jexux Mari Irazu

Osinalde Sariketako azken kanporaketa jokatu zen larunbatean Gabirian: Aztiria Bat Saria, Aztiria auzoan jokatzen dena.  Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Naia Arrizabalaga, Peru Irastortza, Beñat Astiz, Maddi Agirre, June Aiestaran eta Aitor Tatiegi. Lan puntuagarriak eginda, June Aiestaran beasaindarrak irabazi zuen kanporaketa eta Aitor Tatiegi oñatiarra gelditu zen bigarrren. Biek lortu zuten Osinaldeko finalerako txartela. (Argazkia: Lide Egizala Urteaga - Goierriko Hitza)

Seitik lau finalista berriak
Hiru kanporaketa jokatuta, erabakita gelditu da Osinaldeko finalean kantatuko duten seikotea:

Haira Aizpurua  (Sara)
Libe Goenaga  (Getaria)
Iruri Altzerreka  (Garai)
Eki Mateorena  (Leitza)
June Aiestaran  (Beasain)
Aitor Tatiegi  (Oñati)

Aurtengo Osinaldeko ezaugarrietako bertsolari berrien presentzia handia izan da eta horrek finalean ere izan du bere isla: seitik lau berriak izango dira Gabiriko hitzorduan: Haira Aizpurua, Libe Goenaga, June Aiestaran eta Iruri Altzerreka. Aitor Tatiegi eta Eki Mateorena iazko finalean izan ziren. Tatiegik bigarren egin zuen. Finala apirilaren 26an da, Gabirian, Osinalde Elkartean.





Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza